Zazpi. Gutxi askoren batura
Duela hogei urte baino gehiago, pertsona talde batek erakutsi zuen ez direla baliabide eta hitzaldi handiak behar aparteko zerbait lortzeko. Argi izanda komuna dena hobeto zaintzen dela elkarrekin egiten bada, 5.525 mila pertsonek beharrezko baliabide ekonomikoak batu zituzten Pagasarriren mendi magaletan baso zati bat eraldatzeko, eta ahaztutako lur eremu bat biziz betetako toki bihurtu zuten.
Errekalde, Irala, Ametzola, Larraskitu, Artazu, Uretamendi, Betolaza eta Iturrigorri-Peñaskal auzoen ezaugarri nagusia ez da geldotasuna, antolakuntza baizik. Auzo horietan, beharraren aurrean, beti sortzen da talde-erantzun bat jendearen esku-hartzearen ondorioz sortutako elkarteen, laguntza-sareen eta gizarte proiektuen bidez.
Gaur, une horretan Pagasarrirekin bezala, pertsonak, elkarteak, taldeak, saltokiak, enpresak eta ekimenak berriz ere batu nahi ditugu guri elkar dakizkigun eta, ahaleginak batzen, elkarrekin baliabideak lor ditzagun gure Barrutia berritzailea eta aitzindaria jarraitzen izan dadin.
Herritarren ekarpen “txiki” askorekin Euskadiko lehenengo komunitate fundazioa munduratu dezagun, gure auzoetan (VII. Barrutian) bizi-kalitatea hobetzeko helburu eta egitekoarekin.
Horrek hasierako erronka handi hau dakar berekin: Legez beharrezko den 30.000 euroko sortze-zuzkidura lortzea “Zazpi Fundación Comunitaria” fundazioaren izen-emate notariala egiteko Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan.
Oraingoan kontua ez da elkartzea zuhaitzak landatzeko, ordea gure auzoetan kohesioa, konfiantza eta partekatutako etorkizuna ereiteko.
Badaude urratsa emateko prest dauden pertsonak, “Zazpi”-ra batu zaitez eta elarrekin lan egin dezagun:
Gutxi batzuk asko egin dezakete!
Kepa Junkera, Miryam Artola eta Iratxe Fernandezek bideo honetarako emandako laguntza eskertu nahi dugu.