Irailaren 20an, Iralamendi Taldearen lehen bizikleta irteera egingo dugu, Europako mugikortasunaren Astean.
📍 Goizeko 09:00etan elkartuko gara Bilboko Ametzolako tren geltokian (biribilgunean), eta Burdin Mendietako Bide Berdearen zati bat egingo dugu.
⚠️ Ibilbide hau ez da edonorentzat: gutxi gorabehera 80 km eta 900 metroko desnibel positiboa izango ditu.
🤝 Gainera, Txirrikleteroak gurekin izango dira lehen bizikleta irteera honetan.
✅ Parte hartu nahi baduzu, batu zaitez gure WhatsApp komunitatera. Esteka gure Instagrameko profilaren deskribapenean aurkituko duzu.