Irailaren 27an, igandean, hainbeste espero genuen auzoko artisautza-azokaren laugarren edizioa ospatuko dugu: Irala Market.
11:00etatik 18:00etara, hamaika artisau beren postuetan egongo dira, Errege Katolikoen etorbideko oinezko gunearen goialdean, haien arte guztia ezagutu eta giroaz goza dezazuen. Eta euria eginez gero, azoka handik metro gutxira dagoen Amor Misericordioso ikastetxera lekualdatuko da.
Aurtengo parte-hartzaileak hauek dira:
- Hibernando Estudio (@hibernando.estudio) — Diseinua eta ilustrazioa kamiseta, lamina, sudadera, kuxin eta beste hainbat euskarritan.
- Seed Artesanía (@yolandatrujillogarcia) — Itsasoan inspiratutako pieza bakarrak, altzairu herdoilgaitzezko bisuteria osagarri naturalekin. Eskuz eginak, maitasunez.r.
- Mapy Diseños (@mapy_disenos) — Amerikako antzinako hainbat teknikaren bidez landutako bitxi-itxurako diseinu koloretsu eta ederrak.
- Art Ukrania (@artukrania) — Eskuz brodatutako bitxiak, diseinu garaikidea eta ukrainar sustraien izaera eta kultura-aberastasuna uztartzen dituztenak.
- Ibon Elorri (@ibonelorri.eus) — Hiri-paisaiak tintaz eta akuarelaz, Euskal Herriko kulturari eta ohiturei buruzko lanekin.
- Karola Kosmetika (@karolakosmetika) — Ilea, larruazala eta gorputza garbitzeko eta zaintzeko produktuak, lehengaien % 75 beraiek ekoitzia dutenak.
- Rous Meri y su Baúl (@rousmeriysubaul ) — Flores, resina, acrílico y detalles personalizados. Hechos a mano con mimo y con ilusión, buscando piezas únicas.
- Curucucho (@curucucho) — Paperezko bitxiak eta lore-lanparak, forma organikoen edertasuna jaso eta kolorez janzten dutenak.
- Las Arcillas de Piña (@las.arcillas.de.pina) — Buztin polimerikozko belarritako eta osagarri bakarren diseinua eta ekoizpena. Estilo gozoa, xehetasunez betea eta koloretsua.
- Pasttor Blanc (@pasttorblanc) — Olio-pintura, serigrafia eta argazkigintza analogikoa, behaketa, intuizioa eta materialen esperimentazioa uztartuz.
- Kutxufletos (@kutxufletos) — Haurrentzako artisau-arropa, mimo handiz eta xehetasun bakoitza zainduz sortua. Kalitatea, erosotasuna eta originaltasuna.
Gainera, ekitaldiaren amaieran, 200 euroko balioa duen produktu-kutxa bat zozketatuko da eguneko erosle guztien artean, eta erosketa bakoitzeko partaidetza bat jasoko dute.
Zatozte artista eta artisau hauen sormena bertatik bertara bizitzera eta igande berezi batez gozatzera..
Bilboko Udalak babestutako ekitaldia.