BARRUTIKO ELKARTE-EHUNA INDARTZEKO HITZ EGINGO AL DUGU?
Baliteke Zazpi Komunitate Fundazioaren sorrerari buruzko zerbait entzun izana.
Duela urtebete, geure prozesuaren hasierako unetan, aurkezpen- eta alderatze-bilera bi izan genituen Barrutiko 50 bat pertsonekin.
Geure prozesuan zehar elkarrizketa ugari izan ditugu eta, eskatu diguten bakoitzean, proiektua azaltzera eta egon daitezkeen zalantzak argitzera joan gara.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak Estatutuak onartu ondoren, fundazioa eratzearen azken prozesuan murgildu gara. Orain, 2027ra begira, elkarte-sarea, Barrutia eta gure auzoak osatzen dituzten elkarte-ehuna eta abian dauden proiektuak eta ekimenak entzun nahi ditugu, baita partekatzera eta ideiak ekartzera gerturatu nahi daitezkeen pertsonak ere.
Hona Zazpi proiektua ardazten duten oinarrietako bi: gardentasuna eta konfiantza prozesu irekiak, entzute aktiboa eta kontuak ematea; eta elkarte-bizitzaren eta mugimenduen aintzatespena Barrutiaren funtsezko euskarri gisa..
Beraz, laster ospatuko dugun saioetako batean parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu:e
Egunak
18 – Aluzeta Komunitate Zentroa – Larraskitu Errepidea, 1
19 - Labea Komunitate Zentroa – Padurako Guduaren Kalea, 5,
Ordua
19:00
Iraupena: 2 ordu inguru
Egitura – egitaraua
Zazpi Komunitate Fundazioaren eta Jardunaldiaren aurkezpen laburra
Entzute-dinamika taldetan
Bateratze-lana
Mokaduak eta solasaldia
Saioak ondo antolatze aldera, izena emateko galdetegia azaroaren 13a baino lehen bidal iezaguzu, mesedez.