Aspald James Magowanek ‘tokiaren epifaniaren’ inguruan idatzitako artikulua
jaso genuen webgunean.
Gaur bi aipu gerturatu nahi dizkizuegu, `tokien’ garrantzia nabarmentzen dutenak.
«Badira espazioak eta badira tokiak. Sarritan hitz biak sinonimotzat erabili arren, ez
dira gauza bera. Espazio bat abstraktua da, dimentsio geometrikoa edo fisikoa, lurralde zati bat; toki bat askoz gehiago da, espazio edo lurraldea da bere esanahiak,
pertsonetan eragiten dituzten sentsazioek eta sentimenduek, eta ez, ordea, bere
koordenatu geografikoek, zehazten duten espazio edo lurraldea da. Horretaz
psikogeografia arduratzen da, espazioen eta lekuen ikerketara hurbiltzen dena kontuan hartuta pertsonengan zein gizarteengan duten eragina kontuan hartuta, eta leku horiek zentzumenen bidez eta emozionalki antzemateko eta horien aurren erantzuteko modua kontuan hartuta.
Toki bihurtzen diren espazioak daude bertan bizipenak jasaten ditugulako, pertsona
gisa eraikitzen gaituztenak. Espaziotatik iragaten dugu, zeharkatzen ditugu, tokiek
ordea gu zeharkatzen gaituzte; tokietan gelditzen gara, tokitara behin eta berriro
itzultzen gara fisikoki edo oroitzapenen bidez. Laztantzen gaituzte.» (Imanol Zubero.
AA.VV.; Pagasarri gurea; Durero, 2024; 82-83)
«Toki batekoa izateak nolabaiteko laguntza existentziala edukitzea dakar berekin».
(Christian Norberg-Schulz. Cristina De la Cruz Ayuso y Arturo Chicano Jiménez;
Dimensión existencial de la ciudad. Notas para una fenomenología del saludo. Roberto San Salvador; Ciudades, ecosistemas de innovación transformadora. Prácticas inspiradoras; La Catarata, 2024; 318)