Skip to Content

Komunitate Fundazioen VI. Urteko Topaketaren ondorioak

2026(e)ko abuztuakren 10(a) by
Comunicacion Zazpi

Espainiako Fundazio Elkarteari eta Fundación Almería Tierra Abierta fundazioari esker, uztailaren hasieran Almerian ospatutako Komunitate Fundazioen VI. Urteko Topaketak, zeinera Zazpiren talde-eragileko Paula Gutiérrez-Ponte eta Joseba Garzón bertaratu ziren, ondoko ondorioak jaso ditu bere amaierako txostenean:

1. Komunitateak gai dira bere lurraldeak eraldatzeko.

Lurraldeek baliabideak, ezagutzak eta gaitasunak dituzte, abian jar daitezkenak pertsonek eta erakundeek elkarrekin jarduten dutenean. Komunitatea eraldatzeko aktibo horiek antzeman eta partekatutako erronken inguruan lotu behar dira.

2. Entzutea, konektatzea eta mapatzea lideratzeko moduak dira.

Lurraldea ondo ezagutzea, bere gaitasunak identifikatzea eta eragileen arteko loturak sortzea funtsezko elementuak dira eraldaketa jasangarriko prozesuak bultzatzeko.

3. Konfiantza komunitate-baliabide nagusia da

Egoten, entzuten eta denboran mantendutako harremanekin eraikitzen da konfiantza. Oinarria da elkarlana sortzeko, baliabideak mugiarazteko eta batera jarduteko.

4. Komunitate fundazioak lurralde azpiegiturak dira

Euren egitekoa proiektuak finantzatzearen haratago doa: pertsonak, erakundeak eta enpresak lotzeko gai diren espazioak dira; aukerak antzeman eta epe luzerako prozesuak mantentzen dituztenak.

5. Filantropiak komunitatea ere eraikitzen du

Komunitate filantropiak baliabide ekonomikoak mugiarazteaz gain, harremanak, taldeko parte-hartzea zein esku-hartzea ere mugiarazten ditu; horrela, lurraldearen loturak indartzen ditu.

6. Jasangarritasunak baliabideak dibertsifikatzea eta handitasunez pentsatzea eskatzen du

Komunitate fundazioek finantzatzeko modu berriak ikertu behar dituzte, baita loturak sortu eta bere egintza-gaitasuna zabaldu ere euren komunitateen beharrei erantzuteko.

7. Larrialdiari aurre egitea etorkizuneko ikuspegia galdu gabe

Komunitateak gai izan behar dira krisiei eta berehalako beharrei aurre egiteko eta, aldi berean, etorkizun erresilienteago eta jasangarriagoa eraikitzeko.

8. Elkarrekin ikasteak mugimendua sendotzen du

Esperientziak, tresnak eta metodologiak partekatzeak komunitate fundazioek batera aurre egitea ahalbidetzen du eta erakunde bakoitzak zerotik hasi beharra ekiditen du.

9. Nazioarteko dimentsioa duen lekuko mugimendua

Beste herrialdek partekatutako esperientziek erakusten dute komunitate fundazioak demokraziaren, gizarte-kohesioaren, erresilientziaren eta lekuko filantropia egiteko modu berrien inguruko elkarrizketa globalaren zati direla.

10. Topaketak ere komunitatea eraikitzen du

Edukiez eta lan saioez haratago, topaketak mugimenduaren barne dauden pertsonen loturak indartu zituen; laguntzarako, lankidetzarako eta partaidetzarako espazioa sortu zuena.

Txostenaren argitalpenak aukera ematen du Komunitate Fundazioen VI. Urteroko Topaketan partekatutako ideiei, esperientziei eta ikasketei gerturatzeko eta eredu honek lurraldeak indartzeko izan dezakeen papera hobeto ezagutzeko.

Ekhilur, konfiantzazko aliatua