Skip to Content

Komunitateak sostengua ematen duenean

2025(e)ko abenduakren 29(a) by
Comunicacion Zazpi

Beste komunitate fundazioen lan onaz ikasten jarraitzen dugu. Oraingoan Fundació Horta Sud fundazioaren esperientzia eta lana dakargu goi-geruzetako depresio isolatua dela eta, liburu batean irudikatu baitute.

2024ko urriaren 29an dena aldatu zen. Milaka pertsonen bizitzak hautsi, geldiarazi edo, onenean, biziki aldatu ziren. L’Horta Sud eta bertako jendea goi-geruzetako depresio isolatuak gauzatutako hondamenaren epizentro bihurtu ziren; kaleak urez bete ziren, etxeak hondatu ziren, herri osoak geldiarazi ziren eta oraindik zabalik dirauen zauri emozional eta soziala ireki zen.

Baina hondamendi handi horretan erantzun ahaztezina eman zen; bat-bateko elkartasuna, elkarrekiko laguntza, antolatzeko eta elkarri eusteko gaitasuna azaleratu ziren.

 «Cuando la comunidad sostiene» argitalpeneanFundació Horta Sud fundazioak, 2024ko urriaren 29tik 2025eko urriaren 29ra burututako lanaren bilduma topa dezakezue. Bertan partekatzen dute zer egin duten, zer ikasi duten eta zer-nolako eragina izan duten sustatutako ekintzek, 17.000 diru-emaile baino gehiagoren laguntzari esker gauzatu direnak.

Pertsona, enpresa eta erakunde horiei esker, 3 milioi euro zuzendu dituzte gizarte-ehuna sendotzera; 435 elkarte baino gehiagora eta 135.000 zuzeneko onuradun baino gehiagora heldu dira.

Erantzun kolektiboan parte hartu duten pertsona, erakunde, saltoki eta talde guztiei esker ona emateko modua ere bada argitalpena. Bat egiteko gogoa izan dutenen konfiantza eta ekarpenei esker gauzatu baitira aurrerapauso, ekimen eta ekintza guztiak.

Joan argitalpenera.

30ean jendaurrean aurkeztuko da Zazpi, Bilboko VII. Barrutian garapen jasangarria bultzatuko duen komunitate fundazioa