Skip to Content

Zazpik, Euskadiko lehenengo Komunitate Fundazioak, abian jarri du bere fundazio funtsak biltzeko kanpaina

Herritarrek parte hartzeko gonbidapena “gutxi asko”-ren ideiatik jaio da: apur bat ematen duten pertsona askok kontu handiak eginditzakete
2026(e)ko irailakren 10(a) by
Comunicacion Zazpi

¡Gutxi askok kontu handiak egin ditzakete! Ideia horrekin Zazpik, VII. Barrutian komunitate-garapena lagundu eta sustatu nahi duen Fundazioak, abian jarri du funtsak biltzeko lehenengo kanpaina. Helburua zera da: pertsonen, elkarteen, taldeen, saltokien, enpresen laguntzarekin 30.000 euro biltzea, legez beharrezkoak direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan notario-inskripzioa egiteko

 “Gutxi asko” ideiak ibilbidea dauka barrutian, Errekaldek, Iralak, Ametzola, Larraskituk, Artazuk, Uretamendik, Betolatzak eta Iturrigorri-Peñaskalek (50.000 pertsonek) osatua. Duela hogei urte baino gehiago, auzotar talde batek erakutsi zuen ez direla banakako ordainketa handiak egin behar  aparteko zerbait lortzeko, ordea, ahalegin bateratuaren bidez egin daitekela. Garai horretan, 5.525 pertsonek beharrezko baliabide ekonomikoak batu zituzten baso zati bat berreskuratzeko Pagasarriko hegaletan babesteko eta biziz beteriko toki bihurtzeko, zeinaz gaur egun ere gozatzen dugun.

 Talde-arrakasta hori buruan izanda, Zazpik abian jarri du funtsak biltzeko kanpaina. Herritarren elkarlan horri esker abian jarriko da Euskadiko lehenengo Komunitate Fundazioa.

 Zazpi zer den jakinarazteko, bideo bat egin da Muxotepotolobaten, Myriam Artola eta Iratxe Fernándezen, laguntzarekin eta Kepa Junkerak utzitako musikarekin

 



Keinu xume bat txikia iruditu dezake, baino beste hainbatekin batzen bada, indar geldiezina har dezake. Kontua ez da ekarpen handiak egitea, ordea, indarrak batzea proiektua komunitate osoarena izan dadin. Zuk ere lagundu dezakezu gure webgunean, gazteleraz zein euskaraz irakurgai dagoena. . 

Gurekin lan egin

 Zerbai gehiago jaki nahi Zazpiri, Bilboko VII. Barrutiko Komunitate Fundazioari, buruz?

Gero eta konplexuagoa den eta ziurgabetasunez betetako testuinguruan, Euskadiko lehenengo Komunitate Fundazioa komunitatetik eta komunitatearentzat sortze-prozesuan dago. Fundazioa topagunea izango da giza-eragina biderkatzekohonako elementu hauez baliatuz:

 ● Lekuko proiektuak laguntzen dituen funts ekonomikoaz.

● Gure ekimenak sendotzeko eta haziarazteko espazioaz.

● Auzokideak, elkarteak eta erakundeak lotzen dituen sareaz.

●Barrutiaren eta bertakoen beharrak eta aukerak identifikatzen dituen behatokiaz.

 VII. Barrutia atzerritar jatorriko herritar ehuneko handiena (% 25,5) duen Bilboko eremua da; bere izaera babesgarri eta anitzaren isla da hori, maila guztietan erronkak aurkezten dituena inor kanpoan gera ez dadin. Hiriko familia-errenta baxuenetarikoa (32.955 €, bataz-bestekoa 47.021 €-koa izanik) aurkezten du eta bertoko langabezia-tasa % 13,8koa da; gainera, biztanleen % 40,8k baino ez ditu goi-mailako ikasketak.

Zazpik pixkanaka-pixkanaka ehundu du sarea. Hazia Gaztelekun, Errekalden 40 urte baino jardunean dabilen elkartean, sortu zen2023an kidetako batzuk prestatzen hasi zirenean Espainiako Fundazio Elkartearekin, berariazko programa duena mota horretako ekimenak sortzeko. 2024an eta 2025ean talde-eragilea, Proiektua eusten duten konfiantzazko pertsonen sarea, handituz joan zen; gaur egun 149 pertsona proiektuan nahastu dira 250 baino gehiagorekin harremanetan jarri ondoren. Prozesua, tramite soila izatetik urrun, Zazpiren zentzu beraren zati izan da: “harremanak oratzea” egiturak eraikitzea baino lehen.

 Komunitate fundazioak

Mota honetako ekimenek frogatzen dute elkarrekin aritzean askoz errazagoa dela gure komunitatearen erronkei aurre egitea. Komunitate mailan aritzeko desiratik eta gertuen dugun errealitateari moldatutako konponbideak topatzeko beharretik jaioak, fundazio hauek baliabideak bideratzen dituzte, sareak sortzen dituzte eta pertsonen bizitza modu nabarmenean eragiten dute.

 Behetik eta lurraldean bertan herritarrek sustatutako ekimenak dira, enpresen, herri-administrazioen eta giza-erakundeen laguntza dutenak eta, euren aniztasunetik abiatuta, honako helburu hau partekatzen dutenak: tokiko eskalan  jardutea behar ditugun konponbideak osatzeko. Komunitate fundazioak hurbiltasunari esker, hain zuzen ere, dira aldaketa eraldatzailearen eragile. Helburu partekatuen inguruan, hainbat eragile lotzeko eta konponbideak esperimentatzeko, berritzeko zein inguruko behar aldakorretara moldatzeko gaitasunari esker erantzun arinak eta jasangarriak sor ditzakete.

Eman nahi dut



Dos de los cinco barrios más pobres de Euskadi están en el Distrito VII