Skip to Content

30ean jendaurrean aurkeztuko da Zazpi, Bilboko VII. Barrutian garapen jasangarria bultzatuko duen komunitate fundazioa

2025(e)ko urriakren 27(a) by
Comunicacion Zazpi

Mota horretako lehenengo fundazioa da Euskadin eta, etorkizun inklusiboagoa eta zuzenagoa diseinatzeko, herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu

Aurkezpen ekitaldian Fundació Horta Sud fundazioaren zuzendariak parte hartuko du. Fundazio horrek urtebete baino gehiago darama goi geruzetako depresio isolatuak kaltetutako pertsonak laguntzen

Euskadiko lehenengo komunitate fundazioa jendaurrean aurkeztuko da urriaren 30ean 19:00etan Bilboko El Carmen Aretoan burutuko den ekitaldian. Eraketa prozesuan, baina helburu argiekin, Zazpi Komunitate Fundazioaren xedea da gizarte kohesioa indartzea, lekuko ekimenak laguntzea eta garapen jasangarria sustatzea Bilboko VII. Barrutian (Errekaldeberri, Larraskitu, Irala, Ametzola, Uretamendi, Betolaza, Artazu eta Iturrigorri-Peñascal auzoetan: 50.000 pertsona). Bere egitekoa zera da: herritarren parte-hartzea zein esku-hartzea sustatzea eta baliabideak bideratzea barrutiaren erronkei aurre egiteko; etorkizun inklusiboagoa eta zuzenagoa eraiki dezagun.

Lurralde-fundazioek frogatu dute lekuko erronkei heltzeko erantzun eraginkorra direla ikuspuntu kolaboratibotik abiatuta. Komunitate mailan aritzeko desiratik eta espazio fisiko oso zehatz bati moldatutako konponbideak topatzeko beharretik jaioak, fundazio hauek baliabideak bideratzen dituzte, sareak sortzen dituzte eta pertsonen bizitza modu nabarmenean eragiten dute. Behetik eta lurraldean bertan herritarrek sustatutako ekimenak dira, enpresen, herri administrazioen eta giza-erakundeen laguntza dutenak eta, euren aniztasunetik abiatuta, honako helburu hau partekatzen dutenak: tokiko eskalan etorkizunerako ekintzak diseinatzea. Komunitate fundazioak hurbiltasunari esker, hain zuzen ere, dira aldaketa eraldatzailearen eragile. Helburu partekatuen inguruan, hainbat eragile lotzeko eta konponbideak esperimentatzeko, berritzeko zein inguruko behar aldakorretara moldatzeko gaitasunari esker erantzun arinak eta jasangarriak sor ditzakete.  

Zazpi Komunitate Fundazioa ez dago bakarrik bere ibilbidean. Rosa Gallegok, Asociación Española de Fundaciones (Madril) elkartearen Komunitate Fundazioen zuzendariak, eta Julio Huertak, Fundació Horta Sud (Valentzia) fundazioaren zuzendariak, Miguel Gómez, fundazioaren bultzatzailetako bat, lagunduko dute Bilboko aurkezpen ekitaldian. Valentziako Erkidegoaren zati bat suntsitu zuen goi-geruzetako depresio isolatu ikaragarriaren lehenengo urteurrena bete eta egun bat geroago helduko da Huerta Bilbora. Fundació Horta Sud fundazioak 50 urte baino gehiago daramatza elkarte mugimendua indartzen, “funtsezko baita izan nahi duguna konfiguratzeko: gizarte zuzenagoa eta giza-eskubideekin eta balio demokratikoekin konprometituago dagoena”, eta azken hamabi hilabetetan ahalegin handiak egin ditu kaltetuak laguntzeko. 2024ko azaroaren eta 2025eko apirilaren artean, 1.400.000 euro bideratu zituen Valentziako metropoli-barrutiko hegoaldeko 333 elkarte onuradun laguntzeko

VII. Barrutiko zenbait erronka

VII. Barrutiko ezaugarrietako batzuk izan dira beti bere autoantolaketarako gaitasuna eta gizarte egitura sendoa, zeinei esker hobekuntza nabariek lortu dituen hezkuntzari, garraioari eta hirigintzari dagokienez. Hala ere, lurraldeak erronka nabarmenei aurre egin behar die, besteak beste:

 • Atzerrian jaiotako biztanle kopuru handiena duen Bilboko eremua da (% 19,6), bere izaera abegikor eta anitza islatzen duena.

 • Hiriko familia-errenta txikienetakoa aurkezten du (32.955 euro, Bilboko bataz bestekoa 47.021koa izanik).

 • Bertoko langabezia-tasa % 13,8koa da eta biztanleen % 40,8k baino ez ditu goi-mailako ikasketak.

 Hona Zazpik jada bultzatzen ditu hainbat ekintza

 Abian dauden komunitate proiektuak indartzen ditu, hala nola Merka Truke, zeinak elkartrukearen bidez kontsumo arduratsua sustatzen duen.

Lekuko ekimen berriak bultzatzen ditu, hala nola Irala Irekitzen, artearen bidez hiri-espazioak suspertzen dituen programa.

 “Primeros pasos en comunidad” programa laguntzen du, zeinak gizarte- eta hezkuntza-arloan laguntza eskaintzen dien ahultasun egoeran dauden eta bere kargu 0 eta 3 urte arteko haurrak dituzten barrutiko familiei. 

 Baliabideak partekatzeko plataformen sorrera errazten du elkarte-sarea eta gizarte berrikuntza laguntzeko.

 Lurraldeari buruzko ezagutza sorrarazten du, ikerketak sustatzean; adibidez, hezkuntza arloa aztertzea unibertsitate-esparruarekin elkarlanean. .

Zazpi, la primera fundación comunitaria vasca en el Aula de El Correo