Gaur Zazpin, beste hainbat eta hainbat lekutan bezala, triste gaude. Jonek alde egin du eta utzi duen hutsunea eta bere falta nabariak dira.
Oso esker oneko gaude ere. Geure prozesua hastean, guretzat funtsezkoak diren konfiantzazko hariak jarraituz, Jonekin laster jarri ginen harremanetan. Baten batek ezagutzen zuen eta haritik tiratu zuen… besteren batek arinago ezagutu izana nahi izango zukeen.
Bilboko VII. Barrutian Komunitate Fundazio bat abian jartzeko ‘ideia ero’ hau azaldu genion (prozesuan jarraitzen dugu) eta bere interesa erakusteaz gain, amabitxi egin zen; gainera, azaroan, aukera eduki bezain laster, talde-eragilera batu zen.
Gure prozesua ezagutzen zuen, guk berea ere. Hala ere, zuzenean hartu du parte azken hilabeteetako zenbait une giltzarritan, hala nola: urriko lehen aurkezpenean, Patronatuaren osaerari buruzko ideiak ematean, funtsak lortzeko ereduaren proposamenean… Bere entzutea arretatsua izan da eta bere proposamenak ondo pentsatuak; bestalde, pertsonak, proiektuak estimutan edukitzearen, hariak ehuntzeko nahiaren arrastoa utzi du betiere.
Urriaren 30a egun berezia izan zen. Guruzun elkartu eta mahaia, lkarrizketa,proiektua zein espazioa partekatu genituen. Guruzu, EDEren etxe berriaren jatetxea, azken ‘kutunetako’ bat zen. Topagune ederra iruditu zitzaigun..
Konfiantzak, estimuak eta proiektuak batu zuten eta partekatu genuen mahai
horrekin geratu nahi dugu gaur.
Agur, Jon.