Zazpi, izen hori ere ez zuenean, hiru pertsonen ilusioagatik eratzen hasi zen.
Talde eragile hori laster zabaldu zen; komunitate-proiektua bada, horrela izan behar.
Kontua da ahotsak gehitzea, begirada zabaltzea, barrutia, hiria eta gizarteari buruz duen ikuspuntua partekatu nahi duena entzutea.
Hainbat pertsonak gonbitea onartu zuten Zazpiren amabitxi izateko, hura laguntzeko eta bultzatzeko; beste hainbatek, batzuk berdinak, zenbait egitekotan parte hartzeko.
Konpromiso horrek indarrean dirau. Eta hazten doa: atzo lehenengo bilera bat ospatu genuen, zeinean aztertu genuen nola lan egiten jarraitu, zein esparrutan behar den laguntza eta prozesuan sor daitezkeen ideia berriak. Milesker zuen konfiantzagatik, ahaleginagatik eta irribarreagatik.